Ezagutu

AEG Ikastetxea Lanbide Heziketako itunpeko eskola da, EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeen sare orokorrean sartuta dagoena. Zentroak garbi du bere zeregina: bertara sartzen diren pertsonek lanbiderako gaikuntza lortzea eta konpetentzia tekniko, pertsonal eta sozialak eskuratzea. Zeregin horretan, berriz, Erabateko Kalitatearen, Ekintzailetzarako Erantzukizun Sozialaren eta Ekintzailetza Kulturaren printzipioak ditu ardatz eta ikasleen gaitasunak —lanekoak, pertsonalak eta sozialak— Europako gizarteak uneanunean eskatzen dituen lanbideprofiletarantz bideratzen ditu.

Helburuak

Berariazko prestakuntza ematen duen ikastetxe integrala izatea, eta, horrez gain, izen handikoa eta erreferentziazkoa izatea erakundeentzat, enpresentzat eta, oro har, gizartearentzat, bai irakaskuntzaren kalitatearengatik bai bere irakasleen mailarengatik.

Elkargune izatea ikasle nahiz profesionalentzat, hain zuzen ere Informatikako, Merkataritza eta Marketineko, Administrazioko eta Ehunezko eta Larruzko Jantzigintzako prestakuntzaarloetan IKTBen bitartez jakintza gehiago barneratu, gehiago ikasi eta arlo horietan trebetasuna lortu nahi duten ikasle nahiz profesionalentzat.

Toki egokia izatea beren lana zintzo eta gardentasunez, elkarrekiko errespetuz eta adimen emozionalez, eta pozik betetzen dutenentzat.

Konpromezuak

Gure helburuak honako konpromezuak hartzen ditugu:

  • Hezkuntza komunitatea garatzea

    Zuzendaritzaren, Irakasleen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen aldetik: eguneroko portaerarekin heziketa-taldea osatzen saiatzea, lanean arduratsu, prestakuntzarako prest, aktiboak eta talde bateko partaidetzaz jakitun, elkar ulertzea eta lankidetza oinarri direla.

  •  Parte hartze eta entzute aktiboaren sustapena

    Horretarako, AEG Ikastetxeak bultzatuko ditu parte hartzea eta entzute aktiboa, talde-lana, sorkuntza eta berrikuntza, kanpoko praktika onak geureganatzea, ikasten ikastea. Hau guztia Ikastetxearen maila guztietan eskatu beharreko joera eta jarrera gisa hartuta. Hala, Erabateko Kalitatearen kultura, E.G.E. eta Ekintzailetza bultzatuko ditu.

  • Prestakuntza-premien detekzio eta jarraipenari

    Arreta berezia eskainiko dio ikasleen eta irakasleen prestakuntza-premien detekzio eta jarraipenari, eta banakako ekintzak prestatuko dira, bakoitzari entzun eta bere iritzia jakiteko, aukera aniztasuna eta berdintasuna kontuan hartuta.

  • Ikaslegoaren lan aukerak faboratu

    AEGko ikasleen lana errazteko hurbiltasuna hartuko da, lan bila aritzeko aholkuak emanez eta horretarako tresnak eskainiz, beti kontuan izanda Europako heziketa programen proiekzioa.

  • Prestakuntza politikan, enpleguaren sorreran eta hobekuntzan,

    Aktiboki hartuko du parte prestakuntza politikan, enpleguaren sorreran eta hobekuntzan, segurantzan, lan-osasunean eta garapen jasangarrian, enpresa eta gizarte erantzukizunean maila ona hartuz.

  • Instituzio ezberdinekin kolaborazioa

    Aktiboki lan egingo du hainbat erakunde eta heziketa eta enpresa erakunderekin, eta haien arazoen aurrean solidario eta abegikorra izango da, batik bat euskararen normalizazioari dagokionez. Hau guztia egingo da Ikastetxearen inbertsioa eta eraberritzea ahalbidetuko duen kudeaketa eraginkor bati esker.