Gure Informatika Gaur

cartel_GIG2016-final

#GUREINFORMATIKAGAUR2016.
2016-V-13 Zenit Hotela (Morlans-Donostia). DOAKO SARRERA

AEG Ikastetxeak, #GUREINFORMATIKAGAUR ekitaldiaren bidez, informatikaren eta lan munduan dituen aplikazioen gaineko informazio eguneratua eskaini nahi die ikastetxeetako orientatzaileei eta etorkizuneko ikasleei. Horretarako, hainbat hitzaldi emango dituzte gure lurraldean erreferentzia diren enpresa teknologikoek, eta tailer praktikoak gauzatuko dira.

Enpresekin lankidetzan aritzeari esker badakigu, alde batetik, zer profiletako jendea behar duten, edo zer eskumen eta jakintza baliosten dituzten; eta, bestetik, irakasleoi aukera ematen digu zer berrikuntza dauden jakiteko, eta gure ikasleekin partekatzeko jakintza berri horiek.
Egitaraua:

Egitaraua:

1) Jardunaldiaren aurkezpena AEG Ikastetxearen eskutik.

2) Enpresen hitzaldiak: (10-15 minutuko aurkezpena enpresa bakoitzak)

Web aplikazioak garatzen dituzten enpresak:

DINYCON SISTEMAS: Software hauek garatu ditu: aparkalekuetako gestioari irtenbideak emateko (DinyPark), energia baliabideak optimizatzeko (DinyEner), eta horiek espazio hobeto kudeatua, erosoa eta eragingarriagoa (SmartCity). Aplikazioak garatzeko erabiltzen dituzten tresnei eta datuen segurtasunari buruz hitz hitz egingo digute. www.dinycon.com

KIROLBET: Grupo KIROLen barneko enpresa bat da, 2004an sortua, kirol apustuak merkaturatzen dituena, eta gaur egun 150 langile baino gehiago dituena. Bi negozio ildo ditu orain: KIROLBET, kirol apustuen operadorea, eta KIROLSOFT, kirol apustuen kudeaketa plataforma garatzea xede duena. www.kirolbet.es

INNOVA4B: Alberto de la Cuesta jaunak (Innova4b-ko CEO) bere garapen profesionalaren hiru zutabe hauen garratzia azalduko digu: jakintza, sormena eta ikuspena. www.innova4b.com

SYSLAN: Syslan enpresak bere produktuak diseinatzen ditu ahalik eta egokitzapen eta mailarik ona bilatze aldera, eta horrek bermatzen du edozein ideiatara eta ingurutara integratzea. Batzuetan, ideia bat oso konplexua izan daiteke, ezin hobeto egokituko den irtenbide bat aurkitzeko. Espezialistak dira Software, APP eta Web irtenbideen garapena, Sistema banatuak eta Cloud. www.syslan.es

Sistema informatikoa administratzen dituzten enpresak:

I68: Enpresa aditua arlo hauetarako software-ak garatzen: RRHH, fabrikazioa, logistika eta finantzak; azken urteotan hardware, software eta komunikazioen instalazio konplexuetan espezializatu da. Ekipoen birtualizazioaz mintzatuko zaizkigu. www.grupoi68.com

IRONTEC: Enpresa aitzindaria software librea eta open Source-an. Zerbitzu digitalen segurtasunaz hitz egingo digute, hala nola azpiegitura teknologikoak eta Librecon. www.irontec.com

EUSKALHACK: Irabazi asmorik gabeko erakundea, komunitatea eta kultura sustatzea helburu duena segurtasun digitalaren arloan. Haien ikuspuntuak partekatuko dituzte gurekin, eta lantzen ari diren proiektuen berri emango digute. www.euskalhack.org

Ikasleen hereden aurkezpena:

> ASTERISK telefonogunea Raspberry-rekin.  (Eñaut Serrano,  Iosu Salegui).

> Lasterketa bateko lasterkarien denborak kontrolatzea. (Hugo Martín, Sergio Etxezarreta).

3) Agurra.